Ohiko galderak

Ohiko galderak2024-07-08T11:45:05+02:00
Noiz egingo da weAR?2024-07-10T09:08:46+02:00

2025 EKAINA 3-5

Zein da bisita ordutegia?2024-07-12T11:25:54+02:00

9.30etatik 17.00etara.

Nola irits naiteke BECera?2024-08-02T14:07:05+02:00

Informazio hau Pumps & Valvesen en web-gunean duzu eskuragarri.  Informazioa / Prestatu zure bidaia / Nola iritsi BEC-era.

Barrutiak ba al du aparkalekurik? Zenbat balio du?2024-07-08T13:44:28+02:00

Bilbao Exhibition Centrek estalitako 4.000 aparkaleku ditu. Aparkalekuaren tarifa 2,60 €-koa da lehenengo orduan eta 1,40 €-koa hurrengo orduetan; gehienez, 18 € egunean.

Aldez aurretik aparkalekua online erreserba dezakezu baita ere.

Zein garraio publiko erabil dezaket aireportura joateko?2024-07-08T13:40:19+02:00

BECetik aireportura garraiobide publikoan joateko, metroa hartu behar duzu, 2 Linea, San Mames geltokiraino; bertan, lotunea dago Bilbao Intermodalen 20 minuturo irteten den autobus batekin. Era berean, taxi-geltokia dago barrutiko iparraldeko sarreran; 20 bat minutu irauten du eta gutxi gorabehera 30 € balio du.

Ba al dago hegaldien eskaintzarik weAReko bisitarientzat?2024-07-10T09:08:33+02:00

weAR izan bitartean bidaia eta ostatuetarako eskaintza bereziei buruzko informazioa web-gunean dago Informazioa / Prestatu zure bidaia / Bidaiak eta ostatua atalean.

Bidaia-agentziarik bada barrutian?2024-07-08T13:38:35+02:00

Bai, bidaia-agentzia bat dago barrutiko erdiko atarian. Era berean, BECen bidaien agenda ofizialarekin jar zaitezke harremanetan. Informazio guztia web-gunean duzu Informazioa / Prestatu zure bidaia / Bidaiak eta Ostatua atalean.

Desgaitasuna duten pertsonentzako sarbidea2024-07-08T13:36:41+02:00

Bilbao Exhibition Centrek igogailuak ditu aparkalekutik eta pabilioietara erdiko Ataritik sartzeko. Guztientzako egokituriko eraikina da.

Gurpildun aulki bat eduki dezaket?2024-07-08T13:35:44+02:00

Bai, galdetu informazio-gunean bisita egiten duzun egunean eta non utziko dizuten bat adieraziko dizute.

Wi-Firik badago?2024-07-08T13:34:46+02:00

Bai, bisitariak, enpresa erakusketariak eta BECeko erabiltzaileak doan konekta daitezke Internetera esparruko edozein tokitatik “Bilbao WiFi” sarearen bidez.

Nire ekipajea barrutian gorde dezaket?2024-07-08T13:31:25+02:00

Maletak eta jakak arropazaindegian utz daitezke. Zerbitzuak 3 € balio du.

Ba al dago bankurik barrutian?2024-07-08T13:30:14+02:00

BECek bi kutxazain automatiko ditu (Kutxabank eta Banco Santander) Torre BEC eraikineko bulegoen sarrerako atean.

Zein telefono zenbaki erabil ditzaket larrialdietarako?2024-07-08T13:29:05+02:00

Larrialdi orokorretarako 112.

Barrutian erre daiteke?2024-07-08T13:28:07+02:00

Araudi legalak debekatu egiten du esparru itxietan erretzea.

Sartu al naiteke barrutian txakurrarekin/maskotarekin?2024-07-08T13:27:12+02:00

Debekatuta dago animaliekin sartzea, legez aurrez ikusitako kausetan izan ezik.

Go to Top