Nazioartean erreferentziazkoak diren enpresek baieztatu dute bertan izango direla
Bilbao Exhibition Centre izango da 2025eko ekainaren 3tik 5era bitarte egingo den Automatizazioan eta Robotikan espezializatutako weAR azokaren lehen edizioaren agertokia eta ETE-etan arreta berezia jarriko du. Enpresa liderrek baieztatu dute erakusketari eta bisitari gisa bertan izango direla eta, ondorioz, ekitaldia sektorerako topagune estrategikoa izango da.
Bertan izango direla baieztatu duten enpresetako batzuk dira hauek: Yaskawa, Camozzi, Smartlog Group, Fagor Automation, SEW Eurodrive, Keller Pressure, Igus, IFM, AT-Engineering, Botbox Ibérica, Modula, Ostirion, Sonepar, Sisteplant, Efort, Modula, Hisparob, RLS, Camp Tecnológico, PAL Robotics eta Prosegur. Gainera, bertan izango da, beste batzuez gain, Tecnalia teknologia-zentroa. Partaideak hainbat herrialdetatik (Alemania, Italia, Portugal, Suedia eta Espainia) etorriko dira eta haien presentziak agerian uzten du produkzio-prozesuak optimizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko mundu mailako eskariaren ondorioz (gero eta handiagoa da gainera), hedapen-fase bete-betean dagoen sektorearen dinamismoa.
Bestalde, ekitaldiak sortu duen interesa agerian geratzen da bisitarien kanpainak izandako hasieran erreparatzen badugu. Izan ere, dagoeneko izena eman dute milaka enpresa erabiltzailek eta makina-fabrikatzailek. Horien artean, garrantzi handiko hainbat enpresa daude: Acerinox, Aernnova, Agria Hispania, Bimbo, Bridgestone, Campofrio Food Group, Conservas Ortiz, CIE Automotive, Mercedes-Benz, Dana Mexico Corporación, Danobatgroup, FedEx Express, GE Renewable Energy, Gestamp, Vicrila eta Volkswagen Navarra, besteak beste.
weARek teknologia aurreratuetara sarbidea izateko, enpresa erabiltzaileen oraingo eta etorkizuneko beharretara egokitutako soluzioak ezagutzeko eta hazkundea bultzatuko duten lotura estrategikoak finkatzeko oso formatu dinamikoa eskainiko du. Era horretako makina adimentsuak fabriketan integratzeko prozesuak gorakada handia izan du mundu osoan zehar. Azken zazpi urteotan, industrian bikoiztu baino gehiago egin da roboten sarrera. Hala, 2023an, 10.000 langileko, 162 unitatekoa zen kopurua Robotikako Nazioarteko Federazioak (IFR) prestatutako World Robotics 2024 txostenaren arabera.
Erakusketa eremuaz gain, weAR azokak sektore erabiltzaileen erronka teknikoetarako soluzioak eskaintzeko diseinatutako jardueren programa izango du. Horietako batzuk izango dira Innovation Worshops eta Tech Demos izenekoak (tailer praktikoak eta ekipamenduen erakustaldiak). Gainera, sektoreko intereseko zentroetara eta enpresetara bisitak antolatuko dira, bertaratzen direnek ekosistema industriala gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten.
Ezagutza eta negozio-aukerak trukatzeko testuinguru horretan, Hosted Buyers’ Programme ekimenak funtsezko rola beteko du weAR azokako antolakuntzak gonbidatutako eta erakusketariek iradokitako bezero potentzialen eta erakusketarien artean topaketa estrategikoak bultzatzeko.
+ INDUSTRYn txertatutako ekimena
weAR Estatuan egindako urteko topaketa industrial nagusiaren, +INDUSTRYren, baitan egingo da. Topaketa industrialak data beretan egingo ditu beste azoka hauek ere, maila guztietan sinergiak sortzeko: BeDIGITAL, AdditƐD, Maintenance, Pumps & Valves, Subcontratación eta WORKinn enplegu-foroa. “Industria osoa, hemen” lelopean, + INDUSTRYk fabrikazio aurreratuaren arloko eragile nagusiak bilduko ditu BECen konexio estrategikoak sustatzeko, berrikuntza indartzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko diseinatutako ingurune dinamikoan.
Leave A Comment